Juan Ramón Alonso
Konposite eta polimero funtzional jasangarrien merkatuko arduraduna
Inicio » Casos de Éxito » BARBARA
Barbara industria enpresentzako Edge AI plataforma da. Lan-taldeek AA aplikazioak eta ereduak edge nodoetan hedatu, monitorizatu eta eguneratu ahal dituzte, ITetan adituak diren langilerik gabe.
Open SMC 4.0 proiektuaren erronka nagusia SMC moldaketa-zelula bat denbora errealean monitorizatzea zen. Horretarako, guztiz digitalizatutako eta sentsorizatutako moldaketa-ingurune bat garatzea zen helburua, prozesua kontrolatu ahal izateko, bai energiari dagokionez, bai lortutako konpositearen kalitateari dagokionez. Abiapuntua 30 urtetik gorako moldaketa prentsa eta tresneria zen, berogailuarekin, eta sentsorerik eta isolamendu termikorik gabe. Han, transformatutako SMC mota bakoitzerako moldaketa-zikloaren optimizazioa eta baliozkotzea langilearen esperientziaren eta irizpideen arabera zeunden.
GAIKERek Open SMC tresneria guztiz berritu zuen. Horretarako, moldaketa tresnaren gainazalean presio- eta tenperatura-sentsoreak sartu zituen, moldearen barrunbean SMCaren portaera monitorizatzeko; tresnerian termopareak jarri zituen, haren beroketa kontrolatzeko; eta isolamendu termiko sistemak ere jarri zituen, moldaketa-zikloan erabilitako tenperatura kontrolatzeko eta optimizatzeko. Bestalde, Barbarak, enpresa industrialetarako Edge AI plataformak, MQTT aplikazio baten bidez, moldaketa-zikloaren irakurketak eta zelularen ekipoen kontsumoak denbora errealean biltzea ahalbidetu zuen, baita datu horiek datu-baseetan (InfluxDB, MongoDB eta MySQL) biltegiratzea ere. Hala, sentsoreen bidez monitorizatutako zelularen irakurketa bakoitza pantailan agertzen zen, modu intuitiboan eta grafikoan.
Elkarrekin egindako lan horri esker, sentsoreen bidez monitorizatutako SMC moldaketa-zelula bat sortu zuten, eta zelula horrekin transformazio prozesua aztertu eta optimizatu daiteke, energia-kontsumoa murriztu eta azken produktuaren kalitatea mantendu.
GAIKERek sentsoreen bidez monitorizatutako SMC moldaketa-zelula bat du. Zelula horren bidez, materialaren portaera aztertu, energia-kontsumoa erregistratu eta prozesuaren parametroak denbora errealean ikus daitezke.
● Energia-eraginkortasuna % 10 inguru hobetzea.
● Moldaketa-etapak ingurumenean duen eragina % 20 inguru murriztea.
● Prozesatzeko baldintza optimoak zehaztea, energia-eraginkortasuna eta propietate mekanikoak orekatzeko.
● SMC materialak industrialki baliozkotzea, tenperatura baxuagoan eta denbora gutxiagoan prozesatuz eta haien propietate mekanikoak mantenduz.
"Instalazio bat digitalizatzearen balioa haren lana hobetzean datza, lehendik dituen ekipoak aprobetxatuz. Open SMC 4.0 proiektuan, Barbarak prentsako datuak eta aplikazioak lotu ditu, horiek informazio erabilgarri bihurtzeko. GAIKERek prozesuari buruz duen ezagutza eman du, informazio hori hobekuntza bihurtzeko, kalitatea arriskuan jarri gabe. 30 urtetik gorako moldaketa-zelula bat optimizatu izanak ikuspegi horren boterea frogatzen du. Soluzio horiek material konposatuak transformatzeko ekipo eta instalazio gehiagotan hedatzea eta mantentzea da gure helburua"
BARBARA
Konposite jasangarriak
Konposite eta polimero funtzional jasangarrien merkatuko arduraduna