Termoplastikoen injekzio aurreratua

Presencial

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA

Prezioaren barne hauek daude: irakasmateriala, ziurtagiria eta janaria.
Enplegurako Prestatzeko Estatuko Fundazioaren bidez, enpresek hobaria jaso ahal dute.

Programa

1. Injekzioan eta piezaren kalitatean eragin nabaria duten materialaren ezaugarriak. Kristalinitatea eta Injekzioaren Teoria
2. Piezaren kalitatean eragin handia duten makinaren parametroak
3. Moldea martxan jartzeko metodologia
4. Prozesuaren optimizazio analitikorako metodologia eta kalkuluak
5. Makinen arteko eramangarritasuna
6. Injekzio-prozesua optimizatzeko eragin handia duten beste elementu batzuk
7. Tailer Interaktiboa

Antolatzaileak: 

Helburuak

– Injekzio-teknikariari ahalik eta ezagutza gehien ematea, injekzio-prozesua aztertu eta optimizatu ahal izateko, molde-probatik hasi eta injekzio-prozesua martxan jarri eta optimizatu arte, kostuak gutxitzeko eta piezaren kalitatea optimizatzeko erabakiak hartzen lagunduko dioten kalkulu-tresnak ere emanez.
– Prozesuan eragina duten faktore guztiak aztertuko dira: makina, moldea, diseinua, materiala eta uzkurdura.
– Prozesu-ingeniaritzan, «prozesu-salmenta» sortzeko metodika aurkeztuko da.

Nori zuzenduta

Injekzio-prozesuak hobetu nahi dituzten eta injekzio teknika analitiko aurreratu bat ezagutu nahi duten plastiko-injekzioaren sektoreko profesionalak. Bereziki, produkzio, prozesu, proiektu eta garapen ingeniaritza sailerako.