Birziklagarritasuna ebaluatzea

GAIKERen, fabrikatzaileei eta enpresa ontziratzaileei laguntzen diegu euren ontzien birziklagarritasuna ebaluatzen. Horretarako, gaur egungo bilketa-, sailkapen- eta birziklatze-sistemekin duten bateragarritasuna aztertzen dugu, eta baita kalitatezko bigarren mailako lehengaiak sortzeko aukerak.

Ebaluazioak erreferentziako arau eta metodologien arabera egiten ditugu, besteak beste:

  • UNE-EN 13430, materialak birziklatuz berreskura daitezkeen ontzi eta bilgarrietarako baldintzak ezartzen ditu.
  • ISO 18604, materialak birziklatuz berreskura daitezkeen ontzi eta bilgarriak zeintzuk diren finkatzeko baldintzak zehazten ditu.
  • Ontzi plastikoen birziklagarritasuna ebaluatzeko arauak eta protokoloak, birziklapenerako diseinu-irizpideak eta onartutako metodologiak barne.

Ebaluazioaren amaieran, enpresak Birziklagarritasunaren Ebaluazio Txosten bat lortuko du, eta horrekin Ontzien eta Ontzi-hondakinen Europako Araudiaren arabera ((EB) 2025/40 Araudia, PPWR) bere ontzien Adostasun Adierazpena (DoC) egiteko euskarri teknikoa izango du. Gainera, txostenak ISO 14021 estandarrak eskatzen duen Birziklagarritasun Autoadierazpena egiten ere lagunduko die.

Zerbitzu honi esker aurrerapen hauek lortuko dituzte enpresek:

  • Ekodiseinua hobetzeko aukerak aurkitu.
  • Ontziak birziklatzeko oztopo teknikoak aurkitu.
  • PPWRek ezarritako birziklagarritasun-baldintzak betetzeko prestatu.
  • Jasangarritasun eta ekonomia zirkularrari dagokienez gero eta zorrotzagoa den merkatuan duen lekua indartu.

Zerbitzu hori osatzeko, RecyClass auditoretzak ere egin ditzakegu, ontzien birziklagarritasuna ziurtatzeko. Auditoretza horiek GAIKERek eta ziurtapen-erakundeek batera egiten dituzte.

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?

Rafael Miguel

Birziklapena eta Ekonomia zirkularraren merkatuko arduraduna

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.