RecyClass auditoretzak 

GAIKERen plastikoaren balio-kateko enpresei laguntzen diegu RecyClass ziurtagirian aurrera egiten. Europako erreferentziazko sistema da RecyClass, plastiko birziklatuaren trazabilitatea, eduki birziklatua eta plastikozko ontzien birziklagarritasuna egiaztatzeko.

RecyClassek aitortutako auditore gara eta auditoretza teknikoak egiten ditugu, haien ziurtapen-eskemak kontuan hartuz. Ikuskapen horiek ziurtapen-erakundeekin batera egiten ditugu, eta erakunde horiek dagozkien ziurtagiriak ematen dituzte.

Auditoretzak honako gai hauei buruz egin ditzakegu:

  • Hondakin plastikoak sailkatzeko prozesuak.
  • Hondakin plastikoak birziklatzeko prozesuak.
  • Plastiko birziklatu edukia.
  • Plastikozko ontzien birziklagarritasuna.

RecyClass ziurtagiriei esker, enpresek plastiko birziklatuen jatorriari eta trazabilitateari buruzko ebidentzia teknikoak eman, euren produktuen eduki birziklatua baliozkotu eta euren ontzien birziklagarritasuna frogatu ahal izango dute. Horrela, bezeroen eta merkatuen konfiantza indartuko dute eta merkatuan duten lekua hobetuko dute, gero eta handiagoak diren araudi eta ekonomia zirkularrari buruzko eskakizunen aurrean.

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?

Rafael Miguel

Birziklapena eta Ekonomia zirkularraren merkatuko arduraduna

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.