Plastiko-nahasteak bide hezean bereiztea flotatze-hondoratze sistema

Serieko etapa batean edo gehiagotan egindako bereizketa aurreratua kontsumo ondoko hondakin-korronte desberdinak tratatzeko eta birziklatzeko prozesuetan lortutako material embalajen nahasteei aplika dakieke: ontziak eta bilgarriak, tresna elektriko eta elektronikoak, erabiltzen ez diren ibilgailuak, etab. Sistema hori erabiltzen den kasu tipiko bat plastiko-nahasteak dira. Halakoetan, polimeroak bereizi egin behar dira, birziklatu aurretik eta/edo material desegokiak kendu aurretik. Birziklapen sektorean, flotatze-hondoratze tekniken bidezko bide hezeko bereizketa dentsimetrikoa material nahasteak bereizteko erabiltzen da, haien dentsitate-ezberdintasunaren arabera. Teknologia horrek sarrera-korronte bat bi irteera-frakziotan banatzeko aukera ematen du, bata ingurune likidokoa baino dentsitate txikiagoa duena (“flotatuak”) , eta bestea handiagoa (“hondoratuak”). Bereizteko beharren arabera, ‌ingurune likidoaren dentsitatea doitu ahal da. 

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?

Rafael Miguel

Birziklapena eta Ekonomia zirkularraren merkatuko arduraduna

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.